viernes 14 de noviembre de 2008

Restart


R
osek zerbait zekiela zekienean, orri zuri baten idatzi, gutun baten barruan sartu, itxi, eta dena ahazten zuen. Dena ahaztu, ezer ez zekiela zekien arte.

Eta gauza berari buruz berriz zerbait zekiela zekienean, soilik orduan, aspaldi itxitako gutun hura irekitzen zuen.



Bere bizitzan zehar zabaldu zituen gutun gehienetako bakoitzeko, beste gutun berri bat gorde behar izaten zuen, eta dena ahaztu. Ahaztu, berriz ezer ez zekiela zekien arte, zekien hori, hain ondo zekiela zekien hori, gehienetan, idatzitakoarekin bat ez zetorrelako.

7 comentarios:

zoti dijo...

horrek gogorarazten dit askotan entzundako gezurrak egi bihurtzen direla, alderantziz ere gertatzen da ala?

asko entzundako gezurrak egi bihuratzen dira?


uste dut ez dakidala ezer, sobre gehiegi alboan....

Rose Kavalah dijo...

Rose Kavalah dijo...

Gustauko iaten erantzun ahal izatie askotan entzundako gezurrak egi bihurtu leikezela, baia tamalez eziot eztekotalako idearik bez. Aukeratzekotan, pentsau dezagun baietz!! Politxaua da.

ta ia… azaldu eñgot badaezpadan be Rosen kontu hau, añbeste geuze inplizitu itxi ta gero eztaitelako seguru ulertzen badan idatzi gure neban istorixa.

Rosen metafora hori idatzi neban sarritxen etorteaztezen halako galdera existantzial bati begire, erabateko erantzun bat emoteko: “Zelan jakiñ, pentsateotena, benetan pentsatzeotena badan”

Ta honek nahiz ta antzeman “egixa”n kontuk ta halako entsaiu filosofikuak, gauzia eztoie hortik, erlaziño txiki bat gorde baleiken be. Ni enau oñ aztertzen zeñ dan benetako egixa, nire ikuspuntue benetako errealitatiegaz lotzen badan ala dana erlatibistak esan bielez bada eta munduen ezpadiz iñolako egi absoluturik existititzen.

Nirie askoz intimista ta pertsonalaua da. Galdetzen nabillena da, ia zelan aldogun jakiñ, adibidez, nahiz ta zozetaz guztiz seguru gagozan, benetan hori pentsatzen dogun ala gure burue eñgañetan bagabizen.

Ordun, holako edo antzeko galderari erantzun posible bat emoteko askok esangotzue kontue dala “zozertaz konbenzidute egon nahibaozu ikuspuntu bategaz eztekozula nahiko, beste nonon iritzixakin kontrasta biozula zeurie ta holanik zeure benetako uste bat eraiki”.
Baia horrek eztau ezertako balixo, konprobatzen dauen bakarra zure albokoan ikuspuntue konpartitzen dozun ala eztozun dalako bakarrik.

Orduen berriz gagoz lehengo leku bardiñen: “zelan jakiñ pentsateotena, benetan pentsatzeotena badan?”

Ba galdera horreri erabateko erantzun bat emoteko, heldu naz konklusiñora nun zozer dakitzetela jakiñ nahi badot beste era bateko bigarren ikuspuntu bat biotela, baia ez beste iñona esan modure eztauelako ezetakobez balixo, baizik eta nirie; zozegaz kontrasta bierbaot pentsatzeotena neure bigarren iritzi bategaz izen dizela.

Ta horregaz lortzen dana da, alde batetik iritzi bixak ezpadatozen bat… gitxienez bat oker dauela jakitzeko ta ondorioz horri buruz nitaz ezin nahizela fixa ikasteko. Ta bestetik, iritzi bixak bat badatoz, indar geixo emoteko nire ustieri ta erabateko segurtasune lortzeko.

Ta zelan lortu gure bigarren iritzi bat? Ba okurritzen dazten modu bakarra da dana hutsetik berriz hastie, ariñau genekixena ahaztuz ez deizen gure iritzi barrixe iñundikpez kondiziona.

Ta hau dana bakarrik teorixan dalez, ezin dalez Rosen modura eñ ta “ahaztu nahi dogun hori” momentuen desagertueñarazi (ojala!!)… praktikan, konprobau dot guztiz zozer ahaztu barik be lortu leikela genekixen horrek ahalik eta gitxien kondizionautako erabateko bigarren iritzixak lortzie; bai denpora batera lehen pentsatzen genduan bardiñe pentsatzen jarraitzen badogun ikusitxe, bai ezer jakiñgo ezpagenduan modun jokatute ta zer nolako irudixa barrixa lortzen dogun konprobaute.

Holanik kontrasta ahal izengo dogu gauza bardiñekiko gure iritzixa desberdiñek ta segixan ikusko dogu pentsatzen genduan hori badan (ta ondorioz lege bardiñe jarraitzute oñ pentsatzen doguna) gure horrekiko bene benetako iritzixa.


Ta hau esanda esangotzut, zuk esan modura, esan leikegun bakarra dala posible dala benetan ezer ez jakitzie, añ seguru gagozan horretaz benetan beste erabateko iritxa izatie. Aldan neurrixen saiatuko garela bizixen zer nahi dogun lehenengo jakiñ, ta gero nahi dogun hori lortzen, baia askotan argi dauelez ezingogule iñoz “benetan zer nahi dogun” ikastie lortuko, ba zalantza horretan jarraitzu bikogule bizitzen…

baia egixa esan, azken fiñien ta kontu guzti hau hankaz gora jarritxe, zalantzakiñ bizitzie be eztauela añ txarto ta badeukola bere ikutu interesgarrixe, dana jakitzi be ezinleikelako iñundik iñora ona izen.


bo! Azkenin larrei nrrollau naz, jaja. Baia beintzat espero onaño heldu danak istorixakiñ esan nahi nabena obeto ulertzie oñ.

Ariane dijo...

Eztot pentsetan ixen nire inguruko nonok horrenbeste arrazonamentu emon al dabezenik gauza bateri buruz! Ta gainera hain ondo espliketie. Nik sarritxen intentetaot zeuzer espliketan, baia %80xen hitzek eta pentsamenduek eztoaztez batera, igual pentsamenduek linboan galdute dabizelako ixengo da eta hitzek eztabelako topo eitxen linboan pentsamenduekaz.

Horretaz gain, askotan ahaztuten dotez ahaztu gure eztotezen gauzak, eta beti saiatzen naz gauza inportantiek ondo memorizetan, garrantzixe emoten gerora gogoratzeko, baia holanik be eztot lortzen. Horregaitxik beti fidela dan kuadernue eruteot aldien, baia askotan boligrafoa eztabil, edo tintie amaitxu jako, edo eztot topetan...ta aztu gure eztotezen gauzak aztuten dotez...ta eztekot sobrerik zabaltzeko eta gogoratzeko...konklusiño moduen: "solo se que no se nada"


P.D: ikusteot nire lagun baten lagun ein zarela. Pozten naz! ;-)

urtzi dijo...

Honek Descartes ekarri dit gogora...

Kontua da nere uste ez dakala zentzurik pentsatzen dezuna zalantzan jartzia pentsatzen ai zeana. Zalantzan jartzen hasita hemen idazten ai geala re zalantzan jar dezakegu, edo gure existentzia bea ere zalantzan jar dezakeu (nahiz eta nik batzutan zalantzan jarri, batez e taberna jendez beteta daonen ta barran naola kamarera eztanen etortzen. Zalantzan jartzen hasita dena jarri daiteke zalantzan eta beraz ez dezu ezertxo ere lortu. Zure existentziaz zalantza egin ez dezazun: Hartu mailu bat, ahal dan haundina, jarri behatza mahai gaiñian ta jo mailuarekin zure indar guztiakin. Ikusikozu nola existitzen zean. Edo min hori ze zalantzazkoa da?

Norbanakuan existentzia ezin da zalantzan jarri, bestela ez zoaz inora, ez dezu ezer lortze. Filosofo haundi baten aipua bat jarriko dizut: los filosofos no han echo mas que interpretar de diversos modos el mundo, pero de lo que se trata es de transformarlo.

Ez jun hain pentsamendu sakoneta, begiratu zure ingurua eta hortik atera zure ondorioak.

nere komentariokin ez nun inor mindu nahi e! mindu bazattut barkatu! ikuspuntu kontrajarri eta materialista bat eman nahi nun, besteik ez.

Urtzi

Filosofo haundi baten aipua jarriko dizut:

Anónimo dijo...

aizu zure musikak
orkidea baten lasaitasuna ematen du

Rose Kavalah dijo...

ummm...
hau ya apur bat desastre ukiot, azkenaldixon bakarrik erderaz idaztien erru. Iwel ondik euerrera bixentzat gauze desberdiñak idatzi bierrien, euskeraz idaztentena erderatukot, ta alderantziz, konplika barik. Edo iwal ez,eztakit.

ta ia, Aupi: Lelengoz, jaja, heldu dala ordue usteot behingoz jakitteko eztala Aritz, Haritz baino. Ta bigarrenez ba ez pentseu, normalien neu bakarrik lietan naz danagaz, ta azkenien eztot ezer garbirik ataten iñundik.

p.d.:Lagun eztakit, baia idazten dabena asko gustaten dazt.
p.d.:Neu be idazteko zozer eruaten dot sarritxen altzoan, ta dado bat, azken hau ia eztot gogoratzen zeba.

Urtzi, trankil, eztozta iñundik iñora mintzen. Bakit sobraz eztaukala zentzurik danari milla buelta emotiek, bia horrek gauzak holan die ta ezin die kambixa, bestela enitzalako ni izengo. Holaku nahiz ta esaotzutenez, nahiz sobraz jakiñ gitxio pentsauko banaben dana askozaz erraxaue topauko nabela, azkenin beti amaitzeot larrei pentsetan.

besarkada bat

ta ezezagun, ba mille esker. Neuri be asko lasaitzeozta. Idazteko erabiltzeot holako musiki ta pentsau izen naben hamen jartzie irakurtzeko be bardiñ funtziona leikelako. Laster barriztu biot de todas formas, egun gitxiren bueltan beste hainbat abesti igoteko esperantzie dekot.

Hegal egiten dijo...

laboa eztot jakin zure fazeta hau...

jode benetan politxo idaztezu!!